Back

2020-2021 ikasturteari ONGI ETORRIA

  2020-2021 ikasturteri ONGI ETORRIA



Lehenik eta behin ikasturte berri honen hasieran eta lerro hauek aprobetxatuz ezin utsi aipatu gabe bizi dugun egoera berezi hau. COVID-19ren eraginez aurreko ikasturtea ez ohiko moduan bukatu bazen ere, ikasturte berri honi ez ohiko moduan ere hasiera emango diogu. Normaltasun itxura ematen saiatu arren aurreikusi behar izan ditugu hiru agertoki (aurrez-aurrekoa, mixtoa eta konfinamendua). Dena ondo badoa lehen agertokian geratuko gara eta babes neurriekin aurrez aurreko klaseak emateko aukera izango dugu.

Ez dut ahaztu nahi zenbait familiatan CORONAVIRUSA dela eta eman diren egoera latzen aurrean gure elkartasuna agertzeko.

Hezkuntza komunitate osoari zabaltzen diogu ongi etorria: ikasle, irakasle, familia eta langile ez dozenteei.

Aurreko ikasturteetan lez ikastetxeak konpromisoa hartuta duen hainbat proiektutan lan egiteko asmoa agertzen du. Denak ere ardatz estrategikoei erantzuteko dira: ikasleen aniztasunari erantzuteko, elkarbizitza edo bizikidetzari lotutakoak, komunitatea osatzen dugun partaideen komunikazioa eta partaidetza indartzeko, zientziak eta emakumeen papera beraiekin lotura sendotzeko, hizkuntzak indartzeko eta ebaluazioaren garrantziari lotutakoak kontuan izango ditugu.

Hori guztia kontuan hartuta, azken xedea gure ikasleen arrakasta pertsonala eta akademikoa lortzea da eta beti ere, zerbitzu publikoa garen heinean, irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzen joateko asmoa agertzen dugu.

Gogoratu aurkezpen eguna irailaren 8an, asteartean, izango dela. Ordurarte ondo izan eta indarrak berrituta ekarri ikasturte berri honi aurre egiteko, auto-babeserako neurriak ahaztu gabe.

Web orri honetan zelan egingo den sarrera azaltzen da.

Eskerrik asko. Denon iradokizunak jasotzeko prest gaude.

Agurtzane Berriozabal
Elorrio Institutuko zuzendaria