Back
Basurtoko_ospitalera_bisita_2017-05-18
BASURTOKO OSPITALERA BISITA
4. DBH Eleaniztasuneko ikasleak, maiatzaren 18an, Basurtuko unibertsitate ospitalean izan ziren eta bertako Areto Nagusian, osakidetzari eta ospitalari buruzko informazio-saio labur bat izan zuten.
Jarraian, Gurtubai pabilioian kokaturiko Mikrobiologia eta serologiako laborategira bideratu ziren eta han, Ramón Cisterna doktoreak harrera egin zien bertan egiten den lanari buruzko azalpenak emateko. Azalpen honen ondoren ikasleek bertako eguneroko lanak ikusteko aukera izan zuten.