Back

Penas_Negras_2016-2017

PEÑAS NEGRAS 2016-2017

Peñas Negras 2016-2017

Aurreko ikasturteetan bezala, urriaren 17an DBH 3.mailako ikasle batzuekin Peñas Negrasen egon ginen ( gainontzeko ikasleak urriaren 24an joango dira). Irteerak La Arboledako meatzaritza paisaiara eta meatzaritzak eraldatutako natur ingurunera hurbiltzeko aukera eman zigun. Halaber, burdin meatzaritzaren eta industri Iraultzaren inguruan zenbait azalpen jaso genituen eta guzti horrekin, ikasleek galdera sorta bat idatziz erantzun ahal izan zuten.