Back

Egin eta Ekin 2021

IRABAZI DUGU!

Maiatzaren 21ean EGIN eta EKIN-eko SARI BANAKETA izan zen eta gure ikasle talde batek irabazi zuen 1. SARIA!

Ekitaldia online egin zen, eta guk guztiok arretaz jarraitu genuen, asmakizunen modalitateko lehen saria irabazi zuen proiektuaren izena entzuteko unea iritsi zen arte, orduan.. bat-batean aurkezleak esan zuen "Aspimask - Elorrio BHI!!"

Zorionak Ilias, Haizea, Iñigo eta Jasone, lan bikaina egin duzue!