Back

Valderejo 2019

VALDEREJO 2019



Urriaren 9an, DBH4. mailako ikasleek Arabako Valderejo parke naturala bisitatu zuten eta han aukera izan zuten kantauriar isurialdeko eta mediterranio isurialdeko paisaia eta landaredia bereizteko. Bertan, pagoak, arteak eta pinuak dira zuhaitz-espezie nagusiak. Bestalde, 200 animalia-espezie inguru bizi dira parkean. Guztien artean, berezkoenak sai arrea, sai zuriak, erbiak, basurdeak, orkatzak, arrano beltzak eta otso iberikoak daude. Eguraldi polita izan genuen eta egun ederra pasatu genuen.