Ele Anitza Proiektua

  Programa eleanitzaren helburua ikasleen hizkuntza konpetentziaren bilakaera bikain bat lortzea da bai euskaraz bai gazteleraz, baita atzerriko hizkuntzetako batean konpetentzia on bat lortzea ere. Helburu hau lortzeko, metodo komunikatzaile bat proposatzen da, hizkuntzaren erabilera funtzionala, hots, hizkuntza ikasketa objektu izateaz gain (arau gramatikalak, ortografia, sintaxia, eta abar) ahoz eta idatziz komunikatzeko oinarrizko tresna bezala ulertzen da, baita geure ezagutzak antolatzeko, eraikitzeko eta biltzeko ikasketa tresna bezala ere.


Gure proposamenaren zutabe nagusienak :

 

  1. ELE ANITZA proiektua DBH 2,DBH 3 eta DBH 4 ikasmailetan  soilik eramango dugu aurrera.
  2. ELE ANITZA proiektua, aurrez aipatutako mailetan egin nahi dutenentzat, aurreko ikasturteetan, ingelesez eskainiko diren ikasgaien eskaintza luzatuko  zaie.
  3. ELE ANITZA proiektuan parte hartzeko, ikasleak hizkuntzetan maila egokia erakutsi beharko du, zalantzarik gabe, hiru hizkuntzak   gaindituta eta Ingelesean OSO ONDO. Honetaz gain, DBH 1 eta DBH 2 amaitzerakoan aukera honi lotutako hizkuntza-orientazioa burutuko da.
  4. Ikasturtez ikasturte ELE ANITZA proiektua aukeratu nahiz utzi daiteke.
  5. Honela bada, Elorrioko Institutuko curriculuma honela osatuko litzateke:

 

    CURRICULUMA
MAILAK TRONKALAK AUKERAKOAK HEZK. ARRETA

 DBH1

 Ingelesa (3)

 Alemana (2)

 Frantsesa (2)

 

 DBH2

 Ingelesa (3)

 Alemana (2)

 Frantsesa (2)

 

 DBH3

 Ingelesa (3)

 Biolog/Geologia (3)

 Fisika/Kimika (3)

 Alemana (1)

 Frantsesa (1)

 CRAFTS (Eskulana Tailerra) (1)

 

 DBH4

 Ingelesa (3)

 Biolog/Geologia (3)

 Fisika/Kimika (3)

 Frantsesa (3)

 



- Ikasmaila guztiotan FRANTZESA eskeintzen dugu.

- Aukeren arabera ALEMANA ere ekeintzen dugu.