Curriculum-aniztasuneko programen ezaugarriak

1. Curriculum-aniztasuneko programak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzera bideratuta daude.

2. Ikasleek, gutxienez, 18 ordu emango dizkiete ikastetxeak erabakitzen dituen arloak sartuko diren gizarte-hizkuntza eta zientzia-teknologiaren eremuei.  Gainontzeko arloak ohiko taldeetan (edonola ere 3 arlo gutxienez) edo talde espezifikoetan emango dituzte.

3. Irakasle bakar batek emango du eremu bakoitza. Eremuko irakasleetako batek bere gain hartuko du ikasle horien banakako tutoretza eta, gutxienez, astean 2 ordu eskainiko dizkio.

4. Ebaluazio psikopedagogikoari buruzko txostena, programa horietan parte hartzeko irakasle-taldearen proposamena eta proposamen hori familiari eta ikasleari jakinarazi zaiela egiaztatzea ikasketa-buruaren zaintzapean geratuko dira eta Hezkuntza Ikuskaritzaren eskura egongo dira.

5. Urtebete edo 2 urteko programaren bukaeran ebaluatuko zaie curriculumaniztasuneko ikasleei. Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzeko proposatu ezean, programa horietan ezarritako baldintzak bete beharko
dituzte trebakuntza profesionaleko programetara sartzeko. Ikasturte bateko  curriculumaniztasuneko talde batean errepikatu ahal izango dute baina ezin izango dira DBHko ohiko kurtso batera sartu