Hauspoa proiektua
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK maiatzaren 22ko ebazpenaren bitartez, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei dei egiten zien ikastetxe publikoan barne-antolamendua berriztatzeko proiektu piloto batean parte hartzeko (HAUSPOA).
Esperientzia honen helburua gaur egun indarrean dagoen esparrua malgutzea da ikastetxeetako hezkuntza-jarduerak eta eskola- denborak berriz antolatzea ahalbideratzeko, beti ere, eskola-arrakasta hobetzearen mesedetan.
Ebazpenean bertan adierazten dira lortu nahi diren helburuak:
-Eskola-denboraren eredu berriak praktikan jarri eta ebaluatzea.
-Ikastetxearen kalitatea hobetu (bikaintasuna), autonomia gehituz.
-Emaitzen hobekuntza sustatu.
Elorrioko institutuko Hauspoa proiektuak helburu horiek bere gain hartu ditu eta baita bereak gauzatu. Proiektuaren berri izateko informazio gehiago HEMEN.