Zertarako

     EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen eta Europar Batasuneko estatuetako Ikastetxeen arteko eskola-trukeek eta Alde anitzeko topaketek, ondorengo helburuak lortu nahi dituzte, ikastetxeen arteko elkartzeen bidez:

- EAEko ikasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzea.

- Nazioz haraindiko lankidetza bultzatzea, hezkuntza-metodo eta materialen kalitate global hobea lortzeko eta ezagutzaren gizartearen erronka berriei aurre egin ahal izateko.

- Europako identitatearen sentimendua indartzea, Europako hizkuntza eta kultura-aniztasunarekin harremanetan jarriz.

- Euskal kultura Europako eskoletan ezagutzera eman eta zabaltzea.

Nola

1.- Lan-proiektuetan, elkarren intereseko gai bat garatu beharko da, beste herrialde bateko ikasleekin batera. Gai horren bitartez, komunikazio-gaitasuna sustatuko da hainbat egoeratan: eskolan, familian, gizartean eta kulturan eta aisialdian.

2.- Lan-proiektuaren gaia edozein izan daiteke, baldin eta ondoko alderdiak ukitzen baditu: elkartasuna eta tolerantzia, bi hiritako migrazio-ereduak, herri edo eskualdeen kultura-agerpenak, artea, eskola gatazken eta indarkeriaren prebentzioa, ingurumenarekin zerikusia duten gaiak, edota beste edozein, aurreko paragrafoan aurreikusitako lankidetza-eremuan.

3.- Lan-proiektuarekin zerikusia duten jarduerak eta lanak ikastetxeko plan orokorrean eta ikasleen ikasketa-programan txertatuko dira, eta, beraz, horien barruan egongo dira. Diziplinarteko jarduerak bultzatuko dira, ahal dela.

4.- Proiektuaren ardura duten irakasleek prestatuko dute lan-proiektua bere fasetan, eta zerikusia duten ikasleen eta zuzendaritza-taldeen parte hartze aktiboa izango dute.

5.- Harremanetarako hizkuntza nagusia eskuarki erabiltzen denetako bat -ingelesa, frantsesa, alemana- izan daitekeen arren, harrera-herrialdeko hizkuntza eta kulturari buruzko prestakuntzarik ere aurreikusi beharko da.

Dokumentu sekretura sarbidea HEMEN.