AGENDA (handiago HEMEN)

Elorrio - Amgala 2019

Amgala - Elorrio

 


 

eposta

Password required


 

castellano materiales

 

 

 

Teknologia baliabideak

                       

  2020-2021 ikasturteri ONGI ETORRIA



Lehenik eta behin ikasturte berri honen hasieran eta lerro hauek aprobetxatuz ezin utsi aipatu gabe bizi dugun egoera berezi hau. COVID-19ren eraginez aurreko ikasturtea ez ohiko moduan bukatu bazen ere, ikasturte berri honi ez ohiko moduan ere hasiera emango diogu. Normaltasun itxura ematen saiatu arren aurreikusi behar izan ditugu hiru agertoki (aurrez-aurrekoa, mixtoa eta konfinamendua). Dena ondo badoa lehen agertokian geratuko gara eta babes neurriekin aurrez aurreko klaseak emateko aukera izango dugu.

Ez dut ahaztu nahi zenbait familiatan CORONAVIRUSA dela eta eman diren egoera latzen aurrean gure elkartasuna agertzeko.

Hezkuntza komunitate osoari zabaltzen diogu ongi etorria: ikasle, irakasle, familia eta langile ez dozenteei.

Aurreko ikasturteetan lez ikastetxeak konpromisoa hartuta duen hainbat proiektutan lan egiteko asmoa agertzen du. Denak ere ardatz estrategikoei erantzuteko dira: ikasleen aniztasunari erantzuteko, elkarbizitza edo bizikidetzari lotutakoak, komunitatea osatzen dugun partaideen komunikazioa eta partaidetza indartzeko, zientziak eta emakumeen papera beraiekin lotura sendotzeko, hizkuntzak indartzeko eta ebaluazioaren garrantziari lotutakoak kontuan izango ditugu.

Hori guztia kontuan hartuta, azken xedea gure ikasleen arrakasta pertsonala eta akademikoa lortzea da eta beti ere, zerbitzu publikoa garen heinean, irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzen joateko asmoa agertzen dugu.

Gogoratu aurkezpen eguna irailaren 8an, asteartean, izango dela. Ordurarte ondo izan eta indarrak berrituta ekarri ikasturte berri honi aurre egiteko, auto-babeserako neurriak ahaztu gabe.

Web orri honetan zelan egingo den sarrera azaltzen da.

Eskerrik asko. Denon iradokizunak jasotzeko prest gaude.

Agurtzane Berriozabal
Elorrio Institutuko zuzendaria

 



BARROKOKO ERREKREAZIOAK

 

 3Ako ikasleek, Barrokoko ezaugarriak eta autoreak hobeto ezagutzeko, hainbat arte-lanen errekreazioak egin zituzten , haien sormena bikain erabiliz etxean izan ziren bitartean. Hurrengo bideoan lan horietako batzuk daude ikusgai.

 

Jardun EZ PRESENTZIALEAN jarraitu beharreko LAN PROGRAMA

 

 

 

 

 

 

 

   MATEMATIKA EGUNA

 

Martxoak , 14 Matematika eguna ospatzen da eta hori dela eta bideo bat aurkezten dizuegu. 2DBHko ikasleak hirigintzan ari izan dira azkenengo bi hilabetetan eta hauek dira eurek sortutako maketak non matematika, artea eta diseinua bat egiten duten.

Martxoak 8

m8

Euskal Eskola Publikoaz Harro!

 

OTSAILAK 11.

Emakume eta neskato zientzialarien nazioarteko eguna.

Maite Blanco, ikasle ohia eta biologoa, gure ikastetxera etorri da hitzaldi bat ematera. Bere kasketen eta bere formazioaren ibilbidea zein izan den azaldu digu; horrekin batera emakumeek zein unibertsitatean zein ikerketa munduan duten presentziaren inguruko estatistika batzuk partekatu ditu gurekin.
Eskerrak ematen dizkiogu batetik, gurekin bere ezagutzak partekatzeagatik eta bestetik, emakumeek zientzian duten garrantzia goraipatzeagatik.


 

COVID-19aren AURREAN

 

EGUTEGIA 2020-2021

 

LIBURUAK 20-21

 

 

Familientzako orientabideak

 

 

 

Uniscopio - Orientazioa

Uniscopio - La universidad cerca de ti

KUDEAKETA AURRERATUA


 


DETECCIÓN DE MICROMACHISMOS


BIZIKASI CONTRA EL ACOSO ESCOLAR

NUESTRO INSTITUTO

HAZ A FAVOR DE LA ESCUELA PÚBLICA