Atrás

F4F - Kontzentrazioa plazan

F4F - Concentración en la plaza

Siguiendo con las actividades relacionadas con el proyecto F4F, el alumnado ha preparado el siguiente texto:
"Greta Thunberg 16 urteko aktibista suediarrak klima aldaketari aurre egiteko "Fridays for future" proiektua mundu mailan martxan jarri zuen. Elorrio BHIko 3 eta 4. mailako ikasle talde batek bat egitea erabaki du.
Proiektu hau gazte talde batek hasi zuen hala nola; Eneko Eriz, Pello Basabe, Matxalen Arando, Klaudia Olasolo eta Nahia Buruagak, horrela proiektua gainerako ikasleei aurkeztu eta ikasle gehiago batu ziren hauekin batera. Orain gauza gehiago egiteko motibatuta daude eta haien lanak zerbaitetarako balio izan duenarekin daude konbentzituta. Haiek diotenaren arabera, beraien helburua jendea kontzientziatzea da, batez ere, herritarrak. Horrela, haien eta beraien ondorengoen etorkizuna ziurtatuta egongo da; etorkizun jasangarri bat.
Hainbat ekintza proposatu zituzten hasieran, baina kontzentrazioa plazan egitea erabaki zuten. Izan ere, pasa den Maiatzaren 21ean herriko Zumelegi errekara jaitsi eta, bertoko eta inguruko plastikoak eta beste zabor batzuk jaso zituzten. Ondoren, Maiatzaren 24an plazan kontzentrazio bat egin zuten; egun honetan egitea erabaki zuten nazioarteko eguna zelako. Bertan, astelehenean jasotako zabor dena plazan ikusgai jarri zuten herritarrak egoeraz ohartarazteko, alegia, lurrera botatzen ditugun hondakinak lehendabizi gure erreketan eta gero mundu osoko ozeanoetan amaitzen dutela.
Beraien asmoa ekintzekin jarraitzea da. Ostiraletan, gauza desberdinak eginez, herritarren atentzioa deitzeko."