URRUZUNOTARRAK GEHITUZ - Saria
Klaudia Olasolok URRUZUNOTARRAK GEHITUZ Literatura-Lehiaketa irabazi du
Zorionak Klaudia!!
Hirugarren mailako Klaudia Olasolok Urruzunotarrak Gehituz eskola arteko literatura-lehiaketa irabazi du; lehiaketaren helburua ikasleen artean euskararen idatzizko kalitatea, literatura-sorkuntza eta literatura-zaletasuna sustatzea da. "Izarren Sorrera" lanarekin lortu du Olasolok epaimahaiaren aipamena prosa kategorian.
Saridun guztiek irailaren 2tik 6ra Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean literatura-egonaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Horrez gain, Klaudiraren lana, urruzunotarren idazlanak biltzen dituen liburuan argitratuko da.
Irailaren 6an egonaldia bukatu ondoren Eusko Jaurlaritzaren Gazteizeko Egoitza Nagusian egingo da sari banaketa. Guraso, senide eta irakasleak gonbidatua zaudete ekitaldi honetara!
Literatura-lehiaketa