Azken Ekintzak

Inauteriak 2023

IRAES: Xabier Rodriguez-i elkarrizketa

Elorrio BHI-ko IRAES taldeko ikasleek, Xabier Rodriguez elkarrizketatu dute ikastetxeko 2030 Agenda nola antolatuta dagoen ezagutzeko. Hemen dauzkazue bere hitzak.

JASANGARRITASUNA - Agenda 2030


Aurkezpena:

Irrati tailerra

Elorrioko Institutuan irrati tailerra izan dugu ikasturte osoan zehar eta azken saioan bertako irakasle bat elkarrizketatu dute bertako ikasleek. Audio honetan 3. DBH-ko Aitziber Kapelastegi ikasleak Cristina Lezama orientatzailea elkarrizketatu du bere lanaren eta bizitzaren inguruan. Gozatu!

Ivoox lotura: https://go.ivoox.com/rf/87910901

Irrati tailerra

DBH4ko disziplina arteko proiektua

Ikasturte honetan diziplina arteko proiektuekin jarraitu dugu, eta zehazki DBH 4. mailako ikasleek Bizkaiko Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren eskumenetan sakondu dute. Proiektuen astea amaitzeko, Gerediagan (Abadiño) dagoen Batzar Nagusien Egoitza bisitatu dugu, eta han Ana Otaduik, Batzar Nagusietako lehendakariak hartu gintuen.

Eskola Confint-a

 

Teknologiaren eragina nerabezaroan

Harremanak, Arriskuak eta Aukerak

Aurreko ikasturtean 2020-2021 ikasturtean parte hartu genuen UNICEFek egindako ikerketa batean " Teknologiaren eragina nerabezaroan. Harremanak, Arriskuak eta Aukerak". Ikerketa honetatik eratorritako datuak jartzen ditugu zuen eskuetan:

  1. 1) PRENTSA OHARRA  #Su MayorInfluencer. Bertan datu batzuen berri ematen da.
  2. 2) #SuMayoirInfluencergida. Familientzat gida lagungarria izan daitekena. Nola lagundu seme-alabei beren bizitza digitalean.

Lagungarri izan daitekelakoan animatu irakurtzen.

NP-Informe-Tecnologia-UNICEF-nov2021.pdf

PO-UNICEF-Teknologia-Ikerketa-2021aza.pdf

UNICEF-Gida-digitala-familiak-EUSK.pdf

UNICEF-Guia-digital-familias-CAST.pdf

Familientzako Jakinarazpena

Ikasleen senitartekoei jakinarazten zaie, aldizkari/web honetan argitaratutako irudiak —euren seme-alabez gain, beste adingabeko batzuk azaltzen direnean— ezingo direla esparru pribatutik, familiakotik eta lagunartekotik kanpo zabaldu; adibidez, internet eskuragarri irekian, WhatsApp taldeetan eta abar argitaratuz. Irudiak hirugarrenei helarazteak dakarren erantzukizuna euren gain hartuko dute senitartekoek. Izan ere, irudiak helarazteko ekintza hori ezingo dute burutu baldin eta interesdunek aldez aurretik horretarako baimenik eman ez badute.

Senitartekoek irudi horiek zabalduko balituzte, pertsonen —kasu honetan, adingabeak— intimitaterako eskubidearen aurkako eskusartze bidegabean eroriko lirateke, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan aitortzen den bezala. Eta esku-sartze hori burutzen dutenak soilik izango dira ekintza horren erantzule.

El Orienta

Familientzako orientabideak

 

Uniscopio - Orientazioa

Uniscopio - La universidad cerca de ti


                       

Mikromatxismoak ikustarazi


 

 

 

Kudeaketa aurreratua

Gure institutua

EGIN ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE