Atzealdea
25 Urte Jasangarritasunaz
25 urte jasagarrintasunaren alde
Azaroaren 5ean Eskola Agenda 21eko ikasle ekintzaileak Ingurugelak antolatutako “25 urte jasangarritasunaren alde” ekitaldian parte hartu zuten Donostiako Kursaal jauregian. Ekitaldi honetan 400 ikasle eta irakasle batu ginen eta Euskadin jasangarritasuna sustatzeko bai Ingurugelak , bai Eskola Agenda 21eko ikastetxeek egindako ahalegin handia azpimarratu zen. Gure gazteak ingurumena babestearen garrantziaz jabetzeak eragin zuzena izango du etorkizunean.
Ekitaldiaren amaieran IRAES 21eko gure ikasleek Lehendakariarekin eta Ingurumen eta Hezkuntza Sailburuekin egoteko aukera izan zuten eta bock´n roll bana oparitu zieten.
(Pasea el cursor sobre la imagen)