Atzealdea
aktibatuplus pasilo2014
Elorrioko institutua Aktibatu+ ekimenean parte hartzen duen Bizkaiko zortzi ikastetxetako bat da. Ekimen honekin ingurumen-iraunkortasunaren aldeko herritarren partaidetza sustatu nahi da. Gure ikasleek egindako lanak erosketa eta hondakinen kudeaketa arloetan pertsonen ohiturak aldaraztea du helburu.
Aktibatu+ ekainaren 2 eta 6 bitartean ospatuko den Europako Batzordearen Green Week 2014ko 61 ekimen sateliteetako bat izateko aukeratua izan da.
Ikasleek burutu duten lana ikusgai dago Institutuan antolatu dugun erakusketan eta bertara hurbil zaitezten gonbidatzen zaituztegu. Aldi berean zuek ere etxebizitza programan parte hartzera animatzen zaituztegu.