Atzealdea
HomofAurka2014
Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako nazioarteko eguna da. Horrekin lotuta Berdingune taldeko ikasleak kartel hau egin dute ikastetxearen pasabidean denon aurrean jartzeko eta ikastetxe moduan egun honek suposatzen duenarekin bat egiteko. Horrez gain, gela guztietan tutoretzan pelikula ezberdinak ikusi dituzte eta gai honen inguruko hausnarketa egin dute, testuak sortu,.... Garrantzitsua da lagun-taldeak duen indarraz jabetzea; holako kasuen aurrean talde kideek laguntzeko duten gaitasunaz jabetu behar dira eta fobia hauen aurrean postura proaktiboa erakutsi.