Jasangarritasun ziurtagiria - 2019
Jasangarritasun ziurtagiria - 2019
BERRIRO ERE JASANGARRIAK GARA!
Institutuak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria berritu du berriro ere. Azken urteetan egindako lanaren ondorioz, otsailean Ingurugelako auditoretza pasa eta berretsi dugu . Ekainaren 4an Busturiako Madariaga dorretxean ospatutako ekitaldian jaso genuen ziurtagiria Eusko Jaurlaritzaren agintarien eskutik. Bertan institutuko ikasle diren Miren Marias, Aitor Gonzalez eta Eskola Agenda 21eko arduradun diren Miren Bustingorri eta Xabier Rodriguez egon ginen. Esan beharra dago urteetan denok egindako lanari esker lortu dugula, eta beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu ikasle, familia, zuzendaritza, irakasle eta langile ez irakasle guztiei. Aurrera begira lanean jarraitzeko konpromiso irmoa daukagu eta erronka berriei aurre egiteko prest gaude.