Peñas Negras 2017-2018

PEÑAS NEGRAS
Peñas Negras 2017-2018 Urtero bezala Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentrora joan gara 3. mailako ikasleekin. Meatzaldeko eskualdean dagoen La Arboledara joan eta XIX. mendearen amaierako burdin meategiak zirenak bisitatu ditugu. Ateratzen ziren mineralak ikusi, langileen lan eta bizi baldintzak ezagutu eta amaitzeko laberinto karstikoa zeharkatu genuen.