Atzealdea
Planetarioa 2017-09-27
IRUÑEAKO PLANETARIORA BISITA
Irailaren 27an Elorrioko DBH4ko eleaniztasuneko ikasleak Iruineako Planetariora joan dira iazko Zientzia Azokako edizioan eskuratutako sariaz gozatzera.
Bertan zeru sakonaren berri izateaz gain, gure zerua urte sasoi honetan nolakoa den ikasi dugu eta horrez gain, Nazioarteko Espazio Estazioan astronautek duten bizimodura hurbiltzeko aukera izan dugu.
Orain aurtengo Zientzia Azokarako lanean hasi beharra dago!