SAHARARA ELKARTASUN BIDAIA Abenduaren 1tik 10era ikasle talde bat eta irakasle batzuk Saharara joan ziren elkartasun bidaian. Saharauien kultura eta bizimodua ezagutzeko aukera izan zuten. Bertako telebista eta irratia, gerraren museoa eta elkarte desberdinak bisitatzeaz aparte auzolanean ibili ziren. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen.
Bizkaiko Hitzak bidaiaren inguruan egindako albistea eskuragarri duzue HEMEN.