Atzealdea
San_Blas_Azoka_Abadino_2017-02-03
SAN BLAS AZOKA ABADIÑON
Aurten ere 4Cko ikasleak Abadiñora joan gara azoka bisitatzera. Goizetik heldu eta lehenengo animaliak, tresneria eta postu desberdinak ikusi genituen. Behien artean, Limusinak, Pirenaikak, Txarolesak eta Karrantzako arrazakoak eta horrez gain, Gipuzkoa eta Arabatik etorritako zaldi eta astoak. Kordelak erosi, bertoko produktuetaz gozatu eta paseo bat eman eta gero, berriro Elorriora.