Atzealdea

SORMENING TAILERRA ORTUAN ETA SUKALDEAN

SORMENING TAILERRA ORTUAN ETA SUKALDEAN

Maiatzaren 9an 3A taldeko ikasleek sormening tailerra burutu zuten Elorrioko herritar nagusi talde batekin.Ortuan baba baltzak batu, lurra jorratu eta piperrak landatu ondoren, batutakoa sukaldera eraman eta prestatu egin zuten. Interesgarria izan zen benetan, adin eta jatorri desberdinen arteko elkarrekintza!