UdalForoa 2015


Udal Foroa  

  Apirilaren 23an eskola arteko Agenda 21 UDAL FOROA izan genuen, Elorrio BHI-ko ikasleak, Txintxirri ikastolako eta Lourdesko Ama ikastetxeko ikasleekin batera.

  Hondakinei buruzko tailerra eginondoren, alkateordeak iazko gure proposamenei udalak emandako erantzunak azaldu zizkigun.

  Gero, aurtengo proposamenak luzatu genizkion eta amaitzeko ikastetxe bakoitzean aurten burututako lana azaldu genuen.