Atzealdea

zientzia azoka 2014

  Ikasturte honetan DBH3 eta DBH4ko ikasleek Elhuyar fundazioaren eskutik Zientzia Azoka deituriko ekimenean parte hartu dute. Ikasleak talde txikietan antolatu dira eta ideia berritzaile bat pentsatu eta proiektu bat garatu behar izan dute. Horretarako Deustuko unibertsitateko ikertzaileak izan dituzte bidelagun. Ikertzaile batzuk ikastetxera etorri dira ikasleekin egotera eta beste batzuk Deusto Tech erakutsi digute. Oso esperientzia aberasgarria izan da.