eta familiak?

 

(Behin deskargatuta eta zabalik, F5 sakatu)

IRAES

Escuela sostenible. Iraes21.


IRAES21 iraunkotasunerako ikastetxearen errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen duten ikastetxeen sarea da.

Ikastetxea irakasleria, ikasleria, irakasleak ez diren pertsonalgoa eta familiek osatzen dituzten hezkuntza komunitate bezala ulertzen da, inguruarekin herremananduta.


Sarea 2008-09 ikasturtean abian jarri zen eta zabalik dago helburu berdina duten beste hezkuntza erakundeetara zein ikastetxeetara. Ikasleentzako lehendabiziko ekimenak 2009-2010 ikasturtean jarri ziren martxan Confint nazioareko prozesua zela medio.


IRAES 21 sarearen helburuak hauek dira:


1.     Euskadiko ikastetxeetan iraunkortasuneko hezkuntza bultzatzea.
2.     Eskola Agenda 21 programaren kalitatea sendotzea.

3.     “Iraunkortasuneko eskola” agiria duten ikastetxeen arteko sinergiak bultzatzea.

4.     Nazio baita nazioarteko mailako iraunkortasuneko hezkuntzako sareekin harremantzea

5.     Hezkuntza komunitatearen ikaste prozesua bultzatzea kooperazioaren bidez.

 

Helburuak bi arlotan garatzen dira: 


a) Iraunkortasunerako hezkuntza prozesuak sendotzeko direnak


1. Iraunkortasuneko Hezkuntzaren  erronka berriak identifikatzea.

2. Partaidetzarako, erabakiak hartzeko eta komunikaziorako ikasleentzako guneak zabaltzea.

3. Iraunkortasunerantzako bilakaera adierazleak bultzatzea.

4. Ikasitakoa hezkuntza komunitateko beste kideei zabaltze lana erraztea.

5. Adierazle zehaztean , ebaluapena erraztea.


b) Elkar laguntza bideratzekoak


1. Ikastetxeetako esperientziak eta materialak elkarrekin jartzea.

2. Esperientzien eta Praktika Onak elkarrekin trukatzea, sarean eta beste erakundeekin.

3. Beste lurraldeetako ikastetxeekin esperientziak trukatzea  bai atzerrian bai beste komunitatean.

4. Iraunkortasuna curriculumean txertatzeko lana amankomunean jartzea.

5. Lan-tresna bat sortzea egindakoa aztertzeko eta jarraipena emateko.

 

 

Habitat eguna 2021-10-07

Gaur institutuko ikaslego eta irakaslegoak argazkia atera dugu Habitataren egunaren alde egiteko. Aurreko astean geletan AG2030aren “Garapen iraunkorreko helburuak” aurtengo gaia aurkeztu genuen eta konpromisoak sinatu ondoren, sentsibilizazio ekintza honekin jarraitu dugu.

Habitat eguna 2021-10-07

Mugikortasun eguna  15-09-22

Irailaren 22an, HAUSPOAko ordua aprobetxatuz, bizikleta hartu eta 40 minutuko ibilbidea osatu genuen Elorriotik zehar. ESKOLA AGENDA 21eko 30 bat lagun batu ginen, guraso, ikasle eta irakaslen artean.
Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez ekintza honen helburua herritarrak mugikortasun jasangarriaz ohartu eta sentsibilizatzea izan da.



 

 

IRAES 21eko ikasleak BARTZELONAN

Gazteen II. Konferentzia: Zain dezagun Planeta

  Institutuko Iraes 21eko 3 ikaslek-Nahia Aranguren,Idoia Ayarzaguena eta Maider Igartua- azaroaren 12tik 15era Bartzelonan ospatu zen Estatuko II.CONFINTean parte hartu zuten.
  Bertan Euskadiko beste 18 ikaslerekin batera gure erkidegoaren ordezkari gisa aritzeaz gain, beste erkidegotako ikasleekin hainbat lan burutu zituzten eta Bartzelona bisitatzeko aukera ere izan zuten.

 

Aurkezpenaren bideoa .

  Eskerrik asko hiruroi egindako lanagatik!


 

Aurtengo gaia

GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUAK

Agenda 2030 proiektuaren barruan aurtengo gaia “Garapen iraunkorreko helburuak” da, gai zabala benetan. 17 helburu dira guztira eta guk kutsadura, elikadura eta hondakinak landuko ditugu nagusiki. Bizi dugun egoera honetan sentsibilizazio ekintza jendetsuak egitea ezinezkoa da, eta hori dela eta, gutxiago eta IRAES eta Agendako ikasleekin bakarrik egingo ditugu.


IRAES Plastikoak - Elorrio BHI

 

Mugikorren erabilera diagnostikoa

 

Gure ikasleek egiten duten mugikorren erabileraren diagnostikoa egin dugu.

 

Horretarako ikasleek honako galdetegi hau erantzun dute, emaitzak dokumentu honetan laburtu ditugu.

 


ELORRIOKO ZUHAITZAK 

Agenda 21 taldekoek site bat sortu dute Elorrioko zuhaitzen inguruan. Zuhaitzei buruz gehaigo jakin nahi baduzue egin klik irudian. 

Gure ortu ekologikoa

Ikastetxeko ortu ekologikoaren bidez gure ikasleek ingurumenarekiko harremana indartzea, elikadura osasungarri baten garrantziaz jabetzea eta hondakinen kudeaketa egokia bultzatzea nahi dugu.
 

Nekazaritza ekologikoari buruz informazio gehiago hementxe

HAZITEGIA


Aurten hasteko negutegian hazitegi bat ipini dugu, bertan haziak erein eta lortutako landareak gero ortuan landatzen ditugularik. Lortzen ditugun barazkiak sukaldaritza tailerrean erabiltzen ditugu,horrela bertokoak, sasoian sasoikoak eta osasungarriak diren jakiak presta ditzaten.

 

KONPOSTA EGITEN 

 

Etxeetan egunero sortzen den hondakinen &percent; 40a gutxi gorabehera, materia organikoa da, birziklatu eta konpost moduan lurrera bueltan bota daitekeena. 


Konposta ongarri gisa edo lurra egonkortzeko erabil daiteke eta aldi berean zabor gutxiago sortzen lagunduko digu.


Institutuan konposta egiten dugu, horretarako ikasleei poltsa biodegradagarriak banatu dizkiegu etxetik hondakin organikoak  ekar ditzaten eta hauetaz gain ikastetxean bertan sukaldaritza tailerrean sortutakoak erabiltzen ditugu.


  Konposta egiteko erabil daitezkeen hondakinak.


   Konpost ona lortzeko gida