Zer da Agenda 21?

 

 

eta familiak?

 

(Behin deskargatuta eta zabalik, F5 sakatu)

IRAES

Escuela sostenible. Iraes21.


IRAES21 iraunkotasunerako ikastetxearen errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen duten ikastetxeen sarea da.

Ikastetxea irakasleria, ikasleria, irakasleak ez diren pertsonalgoa eta familiek osatzen dituzten hezkuntza komunitate bezala ulertzen da, inguruarekin herremananduta.


Sarea 2008-09 ikasturtean abian jarri zen eta zabalik dago helburu berdina duten beste hezkuntza erakundeetara zein ikastetxeetara. Ikasleentzako lehendabiziko ekimenak 2009-2010 ikasturtean jarri ziren martxan Confint nazioareko prozesua zela medio.


IRAES 21 sarearen helburuak hauek dira:


1.     Euskadiko ikastetxeetan iraunkortasuneko hezkuntza bultzatzea.
2.     Eskola Agenda 21 programaren kalitatea sendotzea.

3.     “Iraunkortasuneko eskola” agiria duten ikastetxeen arteko sinergiak bultzatzea.

4.     Nazio baita nazioarteko mailako iraunkortasuneko hezkuntzako sareekin harremantzea

5.     Hezkuntza komunitatearen ikaste prozesua bultzatzea kooperazioaren bidez.

 

Helburuak bi arlotan garatzen dira: 


a) Iraunkortasunerako hezkuntza prozesuak sendotzeko direnak


1. Iraunkortasuneko Hezkuntzaren  erronka berriak identifikatzea.

2. Partaidetzarako, erabakiak hartzeko eta komunikaziorako ikasleentzako guneak zabaltzea.

3. Iraunkortasunerantzako bilakaera adierazleak bultzatzea.

4. Ikasitakoa hezkuntza komunitateko beste kideei zabaltze lana erraztea.

5. Adierazle zehaztean , ebaluapena erraztea.


b) Elkar laguntza bideratzekoak


1. Ikastetxeetako esperientziak eta materialak elkarrekin jartzea.

2. Esperientzien eta Praktika Onak elkarrekin trukatzea, sarean eta beste erakundeekin.

3. Beste lurraldeetako ikastetxeekin esperientziak trukatzea  bai atzerrian bai beste komunitatean.

4. Iraunkortasuna curriculumean txertatzeko lana amankomunean jartzea.

5. Lan-tresna bat sortzea egindakoa aztertzeko eta jarraipena emateko.

 

 

Boc'n'roll-ak banatzen

AG2030 Boc'n'roll-ak banatzen

 

 

Aurtengo egoera berezia dela eta, AG2030 proiektuak mugak izango ditu. Hala ere eta urtero bezala lehen mailako ikasleei BocĀ“nĀ“rollak banatu dizkiegu. Horrez gain pendrive-ak eman dizkiegu, AG2030 proiektuaren barruan gure lehen sentsibilizazio ekintza izan den honetan.

 

 

 

 

 

 

 

 


Habitat eguna 2020

Habitat Eguna 2020-10-07

 

Gaur AG2030 eta IRAES taldekoek argazkia atera dugu habitataren egunaren alde egiteko. Ikasturte berezi honetan sentsibilizazio ekintza txiki batzuk antolatzen jarraitzen dugu.

 

 

 


F4F TALDEA 19-20

F4F TALDEA

Guk, F4F (Fridays for futture) taldeak, aurkezpen bat egin genuen pasa den ostiralean, urtarrilak 17, itsasoetako plastikoa batzeko flotagailu bati buruz.
Honen helburua, hurrengo 5 urteetan itsasoan dagoen plastikoaren %50a batzea da.



OTSAILAK 11

OTSAILAK 11.

Emakume eta neskato zientzialarien nazioarteko eguna.

Maite Blanco, ikasle ohia eta biologoa, gure ikastetxera etorri da hitzaldi bat ematera. Bere kasketen eta bere formazioaren ibilbidea zein izan den azaldu digu; horrekin batera emakumeek zein unibertsitatean zein ikerketa munduan duten presentziaren inguruko estatistika batzuk partekatu ditu gurekin.
Eskerrak ematen dizkiogu batetik, gurekin bere ezagutzak partekatzeagatik eta bestetik, emakumeek zientzian duten garrantzia goraipatzeagatik.



Hondakin Bilketa

HONDAKIN BILKETA



Abenduaren 12an 1DBH ko ikasleek institutu ingurua garbitu zuten. Hondakinez bi poltsa bete genituen, latak eta plastikoak gehien bat. Aste bete lehenago errekaren egoerari buruzko galdetegi bat bete zuten ikasleek, eta zikin zegoela erantzun zuten. Eta plastikoak zeudela aipatu zuten behin eta berriro. Hori dela eta burutu genuen sentsibilizazio-ekintza hau.



ELORRIO INSTITUTUKO ORTUA

ELORRIO INSTITUTUKO ORTUA

Irailaren 13ko Berria egunkarian, Elorrioko institutuko ortuari buruzko artikulua idatzi dute.
Denon lanaren ondorioa baino ez da.

Eskerrik asko.



Habitat Eguna 2019

HABITAT EGUNA 2019

Urriaren 3an Habitat eguna ospatu genuen. Geletan Ama Lurrari gutuna irakurri eta gero denok batera argazkia atera genuen patioan, kolore berdea nagusi zela. Aldi berean astean zehar inguruarekiko konpromisoak ere izenpetu genituen. Sentsibilizazio fasearekin aurrera jarraitzen dugu.



Tranpak Batzen

ASIAR LIZTORRA - TRANPAK BATZEN

Aurreko astelehenean tranpak jarri genituen eta aste bete beranduago, martxoaren 18an, tranpak batzea tokatu zaigu. Euria egin duenez, liztor bi baino ez ditugu harrapatu, baina hurrengoan gehiago izatea espero dugu.


Mankomunitateko Tailerra

MANKOMUNITATEKO TAILERRA

AG 21 taldeko ikasleekin elikagaiei buruzko tailerra burutu genuen martxoaren 14an. Herrirtik zehar ibili ginen denda desberdinetan elikagaien jatorria eta ezaugarriak biltzen. Ondoren herritarren erosketa-ohiturak ere aztertu genituen.
Eskerrak denori!


Tranpak jartzen

ASIAR LIZTORRA - TRANPAK JARTZEN

Astelehenean, martxoaren 11n, asiar liztorrak harrapatzeko tranpak jarri genituen trenbide zaharreko bidean. 25 bat ikasle batu ginen eta datorren astelehenean batu eta ondorioak aterako ditugu.


Mugikortasun eguna  15-09-22

Irailaren 22an, HAUSPOAko ordua aprobetxatuz, bizikleta hartu eta 40 minutuko ibilbidea osatu genuen Elorriotik zehar. ESKOLA AGENDA 21eko 30 bat lagun batu ginen, guraso, ikasle eta irakaslen artean.
Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez ekintza honen helburua herritarrak mugikortasun jasangarriaz ohartu eta sentsibilizatzea izan da.



 

 

IRAES 21eko ikasleak BARTZELONAN

Gazteen II. Konferentzia: Zain dezagun Planeta

  Institutuko Iraes 21eko 3 ikaslek-Nahia Aranguren,Idoia Ayarzaguena eta Maider Igartua- azaroaren 12tik 15era Bartzelonan ospatu zen Estatuko II.CONFINTean parte hartu zuten.
  Bertan Euskadiko beste 18 ikaslerekin batera gure erkidegoaren ordezkari gisa aritzeaz gain, beste erkidegotako ikasleekin hainbat lan burutu zituzten eta Bartzelona bisitatzeko aukera ere izan zuten.

 

Aurkezpenaren bideoa .

  Eskerrik asko hiruroi egindako lanagatik!


 

IRAES Plastikoak - Elorrio BHI

Aurtengo gaia

URETAKO EKOSISTEMAK. STOP PLASTIKOAK

Jakina denez ezinezkoa izango litzateke Lurrean bizitzea urik izan gabe. Gaur egun, neurri handiagoan ala txikiagoan, eta izaki bizidunak bizi diren ekosistema edozein izanda ere, ura funtsezko elementua da haiek guztiak garatzeko.
Uretako ekosistemek, beraz, berebiziko garrantzia dute, eta, normalean, askotariko animalia- eta landare-espezie asko bizi dira haietan. Eta gura ardura hauek zaintzea eta babestea da.
Hau da gure erronka.



 

Mugikorren erabilera diagnostikoa

       

 

Gure ikasleek egiten duten mugikorren erabileraren diagnostikoa egin dugu.

Horretarako ikasleek honako galdetegi hau erantzun dute, emaitzak dokumentu honetan laburtu ditugu.


ELORRIOKO ZUHAITZAK 

Agenda 21 taldekoek site bat sortu dute Elorrioko zuhaitzen inguruan. Zuhaitzei buruz gehaigo jakin nahi baduzue egin klik irudian. 

Gure ortu ekologikoa

Ikastetxeko ortu ekologikoaren bidez gure ikasleek ingurumenarekiko harremana indartzea, elikadura osasungarri baten garrantziaz jabetzea eta hondakinen kudeaketa egokia bultzatzea nahi dugu.
 

Nekazaritza ekologikoari buruz informazio gehiago hementxe

KONPOSTA EGITEN

Azken asteetan,  ikaskeak konposta egiten aritu ziren: baratzan belarrak kentzen pilatzeko, inguruan hostoak batzen, etxetan hondakin organikoak biltzen etaar.

Dagoeneko prozesua martxan jarrita dago eta hilabete batzuk barru lortutako konposta baratzean zabaltzea espero dugu.

HAZITEGIA


Aurten hasteko negutegian hazitegi bat ipini dugu, bertan haziak erein eta lortutako landareak gero ortuan landatzen ditugularik. Lortzen ditugun barazkiak sukaldaritza tailerrean erabiltzen ditugu,horrela bertokoak, sasoian sasoikoak eta osasungarriak diren jakiak presta ditzaten.

 

KONPOSTA EGITEN 

 

Etxeetan egunero sortzen den hondakinen &percent; 40a gutxi gorabehera, materia organikoa da, birziklatu eta konpost moduan lurrera bueltan bota daitekeena. 


Konposta ongarri gisa edo lurra egonkortzeko erabil daiteke eta aldi berean zabor gutxiago sortzen lagunduko digu.


Institutuan konposta egiten dugu, horretarako ikasleei poltsa biodegradagarriak banatu dizkiegu etxetik hondakin organikoak  ekar ditzaten eta hauetaz gain ikastetxean bertan sukaldaritza tailerrean sortutakoak erabiltzen ditugu.


  Konposta egiteko erabil daitezkeen hondakinak.


   Konpost ona lortzeko gida