MOBILEN ERABILERAZ:
o Ikastetxe barruan (eraikinean nahiz jantokian) eta are gutxiago eskola-orduetan, ezingo da mobilik erabili.
o Mobilak ikastetxera ez ekartzea gomendatzen da. Zeregin honetan gurasoen partehartzea ezinbestekotzat jotzen dugu.
o Salbuespen egoeretarako Elorrioko Institutuak telefono publikoa du eta okerrenean Institutuko bertako sare telefonikoa erabiliko da. Gurasoen eta ikasleen arteko komunikazioa bermatzen dugu.
MOBILEN ERABILERA ESKASAREN AURREKO NEURRIAK:
o Falta arina: Ikasle bati mobila aurreneko aldiz kentzen zaionean. Mobila zuzendaritzan utziko da eta ikasleari bere gurasoek Institutura dei dezaten eskatuko zaio. Behin gurasoekin hitz egin ostean ikasleari mobila bueltatuko zaio.
o 2.falta arina: Egoera bera bigarrenean ematen denean, ikasleari mobila aste betez kenduko zaio. Gurasoei jakinaraziko zaie.
o Falta larria: Egoera bera hirugarrenean ematen denean, ikasleari mobila hilabete batez kenduko zaio. Falta larritzat joko da ere eskola-ordu eta ikastetxe barruan irakasleren bati ,bere onarpenik gabe, mobilarekin argazkiren bat ateratzea.
o Falta oso larria: Ikasle bati laugarren aldiz mobila kentzen zaionean zuzenean bere gurasoak Institutura deitu eta eurei emango zaie. Zigorraren zehaztapena Institutuko AJAn agertuko da.