Kaixo lagunak:

Elorrioko Herri Ikastetxe eta Institutuko Guraso Elkartea IGE, irabazi-asmorik gabeko elkartea da, apolitikoa eta independientea, ikastetxe eta institutuan diren ikasle guztien familiei zabalik dagoena. Bizkaiko Guraso Elkarteko (BIGE) kide da eta bazkide diren familien kuoten bidez finantzatzen da, bai eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru-laguntzen bidez.

Hainbat dira Guraso Elkarteak betetzen dituen funtzioak, besteak beste; eskolaz kanpoko ekintzen antolaketa, zaintza zerbitzua, eskolako jaiaren antolaketa, hitzaldiak eta ikastaroakā€¦. Eta euskera eta kirolaren alde lan egiten dihardugu herriko beste elkarte batzuekin batera, Udal Euskera Kontseiluko (UEK) eta EKT-ko kide izanik.

IGE, ordea, hori guztia baino gehiago da; gurasook jarrera aktiboa izan behar baitugu eskolak eta beronen inguruan gerta daitekeen ororen aurrean, batik bat gure seme-alaben hezkuntzan eta prestakuntzan eragina badu. Eta hori da, hain zuzen ere, IGEk hartzen duen garrantzia, berau baita gurasoentzako aholkularitza eta berauen iritis, iradokizun, ekintzen proposamena eta abar luze bat bideratzeko tresna. Horrexegatik guztiagatik iruditzen zaigu familia guzti-guztiek kide izan beharko luketela.

Eskolako sarreran den lokalean dugu egoitza eta gutunontzi bat dugu, bertara hel ditzakezue zuen iradokizunak. Bestalde, kontaktuan jartzeko mezu bat bidali 
gurasoelkarte@elorrioeskola.net helbidera.
 

 


BIGE

ehige eskola publikola

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA HARATAGO


   Jarraian azaldutako proposamenak batera egindako hausnarketa-prozesutik eta dokumentuan parte hartutako erakundeek antolatutako topaketetako ondorioetatik lortu ditugu.
  Hauek izan dira partaideak:
    EHIGE-Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea (BIGE, Baikara, Denon Eskola, Ikas-bi eta Eskola Txikiak), BIHE eta SAREAN.
   Gehiago irakurtzeko ...