xehatua hauspoa

antolaketa tekla

 

2013/2014 zifratan



Datu orokorrak


Erabilitako inkestak


Familiak

Ikasleak

Irakasleak


Inkesten emaitzak


Familiak

Ikasleak

Irakasleak




 

BILBO
IES Ibaizabal BHI
IES Txurdinaga Artabe BHI
IES Miguel de Unamuno BHI

ELORRIO
IES Elorrio BHI

ERANDIO
IES Astrabudua BHI
IES Erandio BHI

SESTAO
IES Angela Figuera BHI

VITORIA-GASTEIZ
CPI Santsomendi IPI
IES Koldo Mitxelena BHI
IES Lakua BHI
IES Miguel de Unamuno BHI

LAGUARDIA
IES Samaniego-Laguardia BHI

ZARAUTZ

IES Lizardi BHI

Hauspoa proiektua

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK maiatzaren 22ko ebazpenaren bitartez, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei dei egiten zien ikastetxe publikoan barne-antolamendua berriztatzeko proiektu piloto batean parte hartzeko (HAUSPOA).

Esperientzia honen helburua gaur egun indarrean dagoen esparrua malgutzea da ikastetxeetako hezkuntza-jarduerak eta eskola- denborak berriz antolatzea ahalbideratzeko, beti ere, eskola-arrakasta hobetzearen mesedetan. 

Ebazpenean bertan adierazten dira lortu nahi diren helburuak:

-Eskola-denboraren eredu berriak praktikan jarri eta ebaluatzea. 

-Ikastetxearen kalitatea hobetu (bikaintasuna), autonomia gehituz.

-Emaitzen hobekuntza sustatu.   

Elorrioko institutuko Hauspoa proiektuak helburu horiek bere gain hartu ditu eta baita bereak gauzatu. Proiektuaren berri izateko informazio gehiago HEMEN

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena; honen bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei deialdi egiten zaie ikastetxe publikoen barne-antolamendua berriztatzeko proiektu pilotu batean parte hartzeko (HAUSPOA).

Hobekuntza planak 

Hauspoa proiektua abian jarri genuenetik bi hobekuntza plan egin ditugu. Eskuragarri dituzue hemen:


    - Hobekuntza plana 2018-2019.
    - Hobekuntza plana 2015-2016.
    


Inika formakuntza familiak

INIKA PRESTAKUNTZA SAIOA FAMILIENTZAT Urriaren 4ean egin genuen ikasturtearen hasierako bileran iragarri genuen moduan, INIKA plataformari buruzko argibideak eta berrikuntzak azaldu nahi dizkizuegu. Formakuntza saioak azaroaren...

Inika formakuntza familiak 2017-2018

Gurasoentzat prestakuntza teknologikoa: Inika     Gure artean komunikazioa egiteko INIKA deituriko baliabideak  eskaintzen dizkigun  aukerak hobeto ezagutzeko, formakuntza saioak antolatu ditugu, azaroaren 8an eta 15an.   ...

Inika Formakuntza familiak

Gurasoentzat prestakuntza teknologikoa: Inika   Gure artean komunikazioa egiteko INIKA deituriko baliabideak  eskaintzen dizkigun aukerak hobeto ezagutzeko, formakuntza saioak antolatu ditugu, urriak 20an eta azaroak 5ean....

Gurasoentzat hasierako eskutitza 2017-2018

Elorrion, 2017ko iraila  Hemen duzue HAUSPOA proiektuaren hasierako eskutitza ...   (+)

Hauspoa Antolaketa 2017-2018

Elorrio, 2017ko iraila Irailaren 25an HAUSPOA arratsaldeak hasiko dira. Hementxe antolaketa kontsulta dezakezue  ...   (+)

berriak

Atzealdea

F4F - Kontzentrazioa plazan

F4F - Kontzentrazioa plazan

F4F proiektuaren inguruan ikasle batzuk prestatutako testua:
Greta Thunberg 16 urteko aktibista suediarrak klima aldaketari aurre egiteko "Fridays for future" proiektua mundu mailan martxan jarri zuen.
Elorrio BHIko 3 eta 4. mailako ikasle talde batek bat egitea erabaki du.
Proiektu hau gazte talde batek hasi zuen hala nola; Eneko Eriz, Pello Basabe, Matxalen Arando, Klaudia Olasolo eta Nahia Buruagak, horrela proiektua gainerako ikasleei aurkeztu eta ikasle gehiago batu ziren hauekin batera. Orain gauza gehiago egiteko motibatuta daude eta haien lanak zerbaitetarako balio izan duenarekin daude konbentzituta. Haiek diotenaren arabera, beraien helburua jendea kontzientziatzea da, batez ere, herritarrak. Horrela, haien eta beraien ondorengoen etorkizuna ziurtatuta egongo da; etorkizun jasangarri bat.
Hainbat ekintza proposatu zituzten hasieran, baina kontzentrazioa plazan egitea erabaki zuten. Izan ere, pasa den Maiatzaren 21ean herriko Zumelegi errekara jaitsi eta, bertoko eta inguruko plastikoak eta beste zabor batzuk jaso zituzten. Ondoren, Maiatzaren 24an plazan kontzentrazio bat egin zuten; egun honetan egitea erabaki zuten nazioarteko eguna zelako. Bertan, astelehenean jasotako zabor dena plazan ikusgai jarri zuten herritarrak egoeraz ohartarazteko, alegia, lurrera botatzen ditugun hondakinak lehendabizi gure erreketan eta gero mundu osoko ozeanoetan amaitzen dutela.
Beraien asmoa ekintzekin jarraitzea da. Ostiraletan, gauza desberdinak eginez, herritarren atentzioa deitzeko.