Azken Ekintzak

Inauteriak 2023

IRAES: Xabier Rodriguez-i elkarrizketa

Elorrio BHI-ko IRAES taldeko ikasleek, Xabier Rodriguez elkarrizketatu dute ikastetxeko 2030 Agenda nola antolatuta dagoen ezagutzeko. Hemen dauzkazue bere hitzak.

JASANGARRITASUNA - Agenda 2030


Aurkezpena:

Irrati tailerra

Elorrioko Institutuan irrati tailerra izan dugu ikasturte osoan zehar eta azken saioan bertako irakasle bat elkarrizketatu dute bertako ikasleek. Audio honetan 3. DBH-ko Aitziber Kapelastegi ikasleak Cristina Lezama orientatzailea elkarrizketatu du bere lanaren eta bizitzaren inguruan. Gozatu!

Ivoox lotura: https://go.ivoox.com/rf/87910901

Irrati tailerra

DBH4ko disziplina arteko proiektua

Ikasturte honetan diziplina arteko proiektuekin jarraitu dugu, eta zehazki DBH 4. mailako ikasleek Bizkaiko Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren eskumenetan sakondu dute. Proiektuen astea amaitzeko, Gerediagan (Abadiño) dagoen Batzar Nagusien Egoitza bisitatu dugu, eta han Ana Otaduik, Batzar Nagusietako lehendakariak hartu gintuen.

Eskola Confint-a

Uraren astea

Urtarrilarekin batera iritsi da lehenego mailakoen proiektu astea. Eta tantaz tanta, iturriz iturri, urari buruz ikasi dugu.

Ikasgai bakoitzaren begiradatik osotasun bat eman diogu proiektuari.

Gorputz-hezkuntzako orduak baliatuz, ibilaldi bat antolatu dugu, Elorrioko iturburu desberdinak ezagutzeko. Ikasleek beraiek iturburu desberdinetan ur laginak jaso dituzte, datu desberdinak bilduz.

Ingelesetik, uraren aztarna kalkutatu dugu eta ibai inguruko animaliak deskribatu.

Euskaratik, uraren atsotitzak irudi bilakatu ditugu.

Bio-Geo, Matematika, Teknologia eta Informatika ikasgaietatik, kalkulu orri baten ur iturri desberdinetatik ataratako laginen datuak txertatu, aztertu eta interpretatu ditugu.

Ondoren ikusi daitezke proiektu honetatik ikasleek beraiek lortutako emaitzak.

Sahararen aldeko janari bilketa

Sahararen aldeko janari bilketa bukatu da. 14 kutxa bete ditugu eta laster Sahararantza bidaliko dituzte.

Eskerrik asko zuen ekarpenagatik!. Shukran!

HONDAMENDI NATURALA TONGAN ETA HONDAMENDI EKOLOGIKOA PERUN

Urtarrilaren 15ean sumendi batek eztanda egin zuen Togan, Ozeanian. 80.000 pertsona inguru kaltetuak izan ziren eta erupzioaren ondorioz tsunamia sortu zen. 10000 km ra dagoen Perura heldu zen eragina. Petrolioa deskargatzen ari zen petroliontzi baten isurketa gertatu eta kostaldea kaltetu du. Ehundaka animalia hil dira, arrantzaleen eta herritarren bizimodua kaltetu eta eremu zabala kutsatu du. Hondamendi hau salatzeko, erakusketa txiki bat jarri dugu zentroan.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/bideoak/osoa/8595082/bideoa-petrolio-isuri-batek-hondartza-beltzak-eta-hegazti-hilak-utzi-ditu-perun/

 

Teknologiaren eragina nerabezaroan

Harremanak, Arriskuak eta Aukerak

Aurreko ikasturtean 2020-2021 ikasturtean parte hartu genuen UNICEFek egindako ikerketa batean " Teknologiaren eragina nerabezaroan. Harremanak, Arriskuak eta Aukerak". Ikerketa honetatik eratorritako datuak jartzen ditugu zuen eskuetan:

  1. 1) PRENTSA OHARRA  #Su MayorInfluencer. Bertan datu batzuen berri ematen da.
  2. 2) #SuMayoirInfluencergida. Familientzat gida lagungarria izan daitekena. Nola lagundu seme-alabei beren bizitza digitalean.

Lagungarri izan daitekelakoan animatu irakurtzen.

NP-Informe-Tecnologia-UNICEF-nov2021.pdf

PO-UNICEF-Teknologia-Ikerketa-2021aza.pdf

UNICEF-Gida-digitala-familiak-EUSK.pdf

UNICEF-Guia-digital-familias-CAST.pdf

Familientzako Jakinarazpena

Ikasleen senitartekoei jakinarazten zaie, aldizkari/web honetan argitaratutako irudiak —euren seme-alabez gain, beste adingabeko batzuk azaltzen direnean— ezingo direla esparru pribatutik, familiakotik eta lagunartekotik kanpo zabaldu; adibidez, internet eskuragarri irekian, WhatsApp taldeetan eta abar argitaratuz. Irudiak hirugarrenei helarazteak dakarren erantzukizuna euren gain hartuko dute senitartekoek. Izan ere, irudiak helarazteko ekintza hori ezingo dute burutu baldin eta interesdunek aldez aurretik horretarako baimenik eman ez badute.

Senitartekoek irudi horiek zabalduko balituzte, pertsonen —kasu honetan, adingabeak— intimitaterako eskubidearen aurkako eskusartze bidegabean eroriko lirateke, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan aitortzen den bezala. Eta esku-sartze hori burutzen dutenak soilik izango dira ekintza horren erantzule.

Literatur lehiaketa

Nahiz eta parte hartzaile gutxi izan, aurten jaso ditugun testuak oso maila onekoak izan dira. Ziklo bakoitzeko kategoria bi izan dira, prosa eta poesia. 1. zikloko poesia arloan Maider Beitiak irabazi du eta prosan, Jone Olasolok. 2. zikloan, aldiz, Eider Ugaldeak irabazi du poesiako atalean eta prosan, Gorka Basoak. Saridunek Elkar dendetan gastatzeko 20 euroko bono bana lortu dute eta espero dugu aurrerantzean ere, idazteari ekitea. Hemen duzue euren lana. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

Literatur lehiaketako irabazleak

Ondorengo estekatan gure ikasleen lanak irakurri ditzakegu:

El roble y dos bastones a la derecha. Jone Olasolo

Poema a una amiga. Eider Ugaldea

Nire Bihotza. Maider Beitia

Verdad Cósmica. Gorka Basoa

Bizikleta eta patineteen parking-a.

Abenduaren 17an AG2030 taldeko lau ikasle udal ordezkariekin batu ginen bizikleta eta patineteen parkingaren egoera txarraren berri emateko.

Argazki batzuen bitartez egoera azaldu genien eta konpontzeko eskaera egin. 

Institutuko instalazioak denon ardura dira eta zentzunez jokatu behar dugu!

Plastikorik gabeko astea. Balorazioa.

Aurreko astean plastiko gabeko astea ospatu genuen. Ondo joan zen, espero genuena baino gutxiago topatu genituelako eduki-ontzi urdinetan.

Gure proposamena beste aste batean berriz egitea da, baina egun gehiagotan. Jendeak zenbat plastiko botatzen duen ikusteko eta ahal den heinean, murrizteko.

Emakumeen Aurkako Indarkeriari EZ

AZAROAK 25a aldarrikatzeko, zintak egin eta jarri egin genuen. Udaletxeak banatutako gidak eta markadoreak ere banandu ziren.

Aurretik gaia landu dugu tutoretzetan: Ikasle baten idatzitako salaketa irakurri eta egoera larri honen ausnarketa egin ondoren, ikasleek euren iritzia eman dute.

Plastikorik gabeko astea

Habitat eguna 2021-10-07

Gaur institutuko ikaslego eta irakaslegoak argazkia atera dugu Habitataren egunaren alde egiteko. Aurreko astean geletan AG2030aren “Garapen iraunkorreko helburuak” aurtengo gaia aurkeztu genuen eta konpromisoak sinatu ondoren, sentsibilizazio ekintza honekin jarraitu dugu.

Habitat eguna 2021-10-07

Mikroskopia ariketak

Normaltasunera itzultzen ari garenaren seinale! DBH4ko ikasleak laborategian aritu dira landare zelulak eta animalia zelulak behatzen eta oinarrizko praktikak egiten mikroskopioekin.

Mikroskopia ariketak

Boc'n'roll

Urtero bezala lehen mailako ikasleei Boc´n´rollak banatu dizkiegu. AG2030 proiektuaren barruan gure lehen sentsibilizazio ekintza izan da. Helburua plastikoen eta aluminio paperaren erabilera ahalik eta gehien murriztea da.
Erabil ezazue!

AG2030. 20-21 IKASTURTEAN EGINDAKO LANA

 

 


ORTUAN

DBH4ko ikasleak piperrak landatzen ibili dira, gure hazietatik lortutako landareak dira. Ia udan uzta oparoa izaten dugun!

 


PEÑAS NEGRAS IRTEERA

DBH3ko ikasleek Bizkaiko Meatzaldean dagoen eskualde hau bisitatu zuten, garai batean meatzariek nolako bizi baldintzetan lan egiten zuten ezagutzeko eta beste aldetik, paisaiak jasan dituen eraldaketak behatzeko.

 


VALDEREJORA IRTEERA

Ikasturte honetan ez da egon ekintza osagarri asko egiteko aukerarik baina amaiera emateko, Valderejo Parke naturala bisitatzeko tarte bat hartu dugu. Bertan ekosistema atlantikoa eta mediterraniarra hurbiletik ezagutu ahal izan ditugu eta gainera, eguraldia lagun izan genuen.

 


DISZIPLINARTEKO PROIEKTUA 3A ETA 3B

Elorrio institutuan arloen arteko proiektuak burut dira. Maila bakoitzean bat. Hau DBH3ko ikasleekin egindakoa da: Leonardo Da Vinci.

 


IRABAZI DUGU!

Maiatzaren 21ean EGIN eta EKIN-eko SARI BANAKETA izan zen eta gure ikasle talde batek irabazi zuen 1. SARIA!

Ekitaldia online egin zen, eta guk guztiok arretaz jarraitu genuen, asmakizunen modalitateko lehen saria irabazi zuen proiektuaren izena entzuteko unea iritsi zen arte, orduan.. bat-batean aurkezleak esan zuen "Aspimask - Elorrio BHI!!"

Zorionak Ilias, Haizea, Iñigo eta Jasone, lan bikaina egin duzue!  

 


SEGURTASUNA SAREAN

Maiatzaren 20an Ertzaintza etorri zen ikastetxera 2. eta 3. mailakoei internetaren eta sareen erabilera txarraren arriskuei buruzko hitzaldia ematera


UDAL FOROA

Maiatzaren 11n udal foroa burutu zen on line. Gure ikastetxeko Xane, Uri eta Unaik parte hartu zuten. Bertan institutuan egindako ekintzak azaldu eta eskola arteko foroan ateratako ideiak eta proposamenak helarazi zizkieten udal agintariei.


ESKOLA ARTEKO FOROA ETA CONFINTAREN PRESTAKETA

Maiatzaren 4an eskola arteko foroa burutu da on line. Gure ikastetxeko Xane, Uri eta Unaik parte hartu dute, eta udal fororako proposamenak eta ideiak landu dituzte.

Aldi berean Euskadiko Confintean ekoliderra izango den Salmak formazioa burutu du egun horretarako prest egoteko.

Eskerrik asko guztiei.


CONFINTeko BIDEOA - 2021

 


MANKOMUNITATEKO TAILERRA

Apirilaren 13 eta 16an 1B taldeko ikasleek ekonomia zirkularrari buruzko tailerra burutu zuten Mankomunitateak antolatuta. Lehenengo enkesta batzuk egin zituzten herritarren artean gaiari buruz informazio lortzeko eta ondoren denda batzuetan jarraitu zuten galdeketa egiten. Ondorioak gelan bateratu eta proposamenak eskola arteko forora eramatea da helburua.


INSTITUTUKO CONFINTA

Apirilarenn 15ean, IRAES eta Agenda 2030 taldeko ikasleek gidatuta, institutuko Confinta burutu genuen Coliseumean. 1. eta 2. Mailako ikasleek hartu zuten parte, klima aldaketa eta zehatzago, deforestazioa gaia zela. Galdera batzuk planteatu genizkien, hausnarketarako tartea itxi eta ondoren euren ideia eta proposamenak batu genituen. Orain helburua, hauek Euskadiko Confintera eramatea da, ekainean on line burutuko dena


IRAES TALDEA ESKOLAKO CONFINTA PRESTATZEN

 

Apirilaren 15ean Eskolako Confinta egingo dugu Coliseumean. Bertan IRAES taldeak lagunduta, DBH1 eta DBH2ko ikasleek Aldaketa klimatikoari buruz.


MARTXOAK 8

 "Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna"

Aurtengo Martxoaren 8ko kanpainak, zaintzak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du.
 

Gure ikastetxean ere deialdi honekin bat egiten dugu. Arlo desberdinetan hain bat lan burutu dira eta 8an bertan, morez jantzita etorri gara eta zinta morea jarrita, argazki batzuk egin ditugu.


El Orienta

Familientzako orientabideak

 

Uniscopio - Orientazioa

Uniscopio - La universidad cerca de ti


                       

Mikromatxismoak ikustarazi


 

 

 

Kudeaketa aurreratua

Gure institutua

EGIN ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE