ARTEZ!
Pertsonen garapen integrala bultzatzen duen ikastetxea: IES Elorrio BHI
Bigarren Hezkuntzako Institutuak , LOGSE legearen eskutik etorri ziren aurretik zegoen antolaketa eraldatuz.
1996-97ko ikasturtean “CEP Alejandro Goikoetxea” zen eskolako goiko solairuan IES Elorrio BHI ikastetxea sortu zen, gerora, DBH independiente – ez dagoelako lotuta ez Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeari ezta Batxilergoko ikastetxe bati ere - gisa ezaguna egin den moldeari jarraituz. IES Elorrio BHI ikastetxeak, orduz geroztik , 12-16 urte bitarteko ikasleriari ematen dio erantzuna. Honela bada, gaur egun, eraikuntza berean aurkitzen dira bai Elorrio HLH ikastetxea eta baita gurea ere.
Bestalde, gure ikasleriaren hezkuntza- ibilbide publikoa, batxilergoko ikasketei dagokionez, Durangoko Frai Juan de Zumarraga BHIn eta Iurretan dagoen Orobiogoitia BHI ikastetxean finkatzen da.
IES Elorrio BHI ikastetxearen hastapenak ez ziren errazak izan. Ikasgelak zurezko horma irristailuekin zeuden bananduta , ikasleen mahaiak beste ikastetxeetatik bidalitakoak ziren eta batzuetan ez genituen behar adina, irakasle gelan sei mahai handi erdian elkartuta eta aulki bana, hiruzpalau ordenagailu irakasleriarentzat eta dozena bat informatika gelarako.
Hastapenean A,B eta D ereduak eskaintzen ziren eta Ikasleak Elorrio eskolatik , Elorrioko ikastolatik eta Atxondoko eskolatik etortzen ziren. Gerora, nahiz eta beste ikastetxe batzuetatik ere tarteka ikasleren batzuk jasotzen ditugun, gure ikasleria gehiena Elorrio eskolatik eta Atxondoko eskolatik etorri izan dira.
IES Elorrio BHI ikastetxearen mugarri batzuk hauek dira:
- 2004/2005.ikasturtean D ereduko ikastetxea bihurtu zen
- 2003/2004.ikasturtetik aurrera Hezkuntza Eleanitzaren aldeko apustua egin da.
- 2011/2012.ikasturtean Eskola Jasangarria aitortza jaso da.
- 2013/2014.ikasturtetik aurrera HAUSPOA proiektua lantzen da.
- 2017/2018.ikasturtean ikastetxeak IKT Maila Aurreratua lortu du.
- 2019/2020.ikasturtean Kudeaketa Aurreratuko diploma jaso du
Gure herrian – Elorrio – errotutako Euskal Ikastetxe Publikoa izan nahi dugu, plurala eta inklusiboa. Aniztasunean, elkartasunean eta giza duintasunean oinarritzen gara eta gure ikastetxeko gazteak erdigunean jarrita, honako ezaugarrietan hezitu nahi ditugu: ardurak hartzen, elkarrekin lan egiten eta sentimenduak kontuan izaten.
Bizitzarako ,IKASI
Batera jardun, BIZIKIDETZA
Irekia izan, PARTEHARTZAILEA
Aurrera begira, ETENGABEKO HOBEKUNTZA