test
EITB Maratoia 2020
Goya-Sahara
Sahara Goya Sariak 2013an
Geure ikastetxea
Informazio gehiago nahi baduzue, gure eposta erabili.
Elorrio-Amgala 2012
2012ko Abenduan, Elorrio BHIk, Txintxirri ikastolak, Lajwad elkarteak eta Elorrioko Udalak Tindouf-eko saharauien kanpanmenduetara egindako bidaia. Gure hirugarren elkartasun bidaia.
Santamasak Institutuan ospatzen
Partidak, lehiaketak, tortilak, pintxoak, dantzak, abestiak, "sariak" ... berriro Santamasak.
Hazien Tailerra
Azaroaren 21ean, 3.mailako Ikerketa tailerreko ikasleek ”Hazien tailerra” egin zuten; tailerra lantzeko kanpotik horretan aditua den Susana González ikastetxera etorri zen. Bertoko eta sasoiko barazkien haziak erein zituzten eta orain, astero -astero, ureztatzen ari dira. Ernaltzen direnean eta landatzeko tamaina hartzen dutenean ikastetxeko baratzean landatuko ditugu.
Kontsumo Tailerra Biezko baserrian
Azaroaren 12an, 2.mailako kontsumo tailerreko ikasleek Axpeko Olazabal auzoko Biezko baserria bisitatu zuten.
Biezko baserrian 5.000 m2 inguruko ortuan, sasoiko ortuariak ekoizten dituzte. Horrez gain, arrautzetarako oiloak eta fruta-arbolak dituzte.
Haien helburua bertoko barietateak berreskuratzea eta mantentzea da, ekoizpena inguruneko eraldatuz eta prezio justuak eskainiz, lan duin baten truke. Lurretik eta lurrarekin bat eginez bizitzea lortuz, agroekologiarantz pausoak emanez.